Legalizazioa ate joka

Droga gehienak saltzen dira Euskal Herriko farmazietan, baina bakan batzuek debekatuta jarraitzen dute. Kontsumitzaileen osasunaren kalterako eta gutxi batzuetan onurarako, narkotrafikoa negozio erraldoia baita. Zorionez, droga on eta txarren arteko dikotomia manikeo hutsala apurtzeko, urrats txikiak ematen ari dira. Munduan, eta Euskal Herrian zer esanik ez, gehien kontsumitzen den legez kanpokotzat jotako landarea da kalamua. Berriki, Nazio Batuen Erakundeko Estupefazienteen Batzordeak, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioari jarraiki, lehen aldiz onartu ditu haren onura medizinalak. Seguruenik, herritarrak baino, multinazionalen interesak gogoan. Kalamuaren industriak nazioartean zabaltzeko aukera behar du eta. Baina, despenalizazioaren bidean, ongietorria aldaketa. Irudian: Uruguai marihuanaren salmenta legeztatu duen lehen herrialde bilakatu zen 2013an. Asteko kalitate handiko 10 gramo erosteko aukera daukate farmazietan, estatuaren kontrolpean. Etxean landatzeko (sei landare gehienez) edo marihuana elkarteetan kide egiteko aukera ere ematen die legeak herritarrei.

Argazkia: P. Abarenga / Getty
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.