Mendeku historikoa

Augusto Pinochet Ugarteren estatu kolpe odolzaleak geldiarazi zuen sozialismora bide baketsuen bitartez heltzeko lehen saiakeretako bat Hego Amerikan. 50 urte bete dira irailean Txileko Herri Batasunak, Salvador Allende buru, hauteskundeak irabazi zituela. Beste garaipen historiko batekin ospatu dute txiletarrek asteburuan. Diktaduraren ondare nagusia den konstituzioa, indarkeriaz ezarritakoa, indargabetzea eta beste bat sortzearen alde bozkatu du herritarren %78ak. Mendeku historikoa izateaz gain, zaplazteko zuzena da COVIDaren etorrerarekin arnas pittin bat hartu zuen erregimen ustelarentzat. Borrokak aurrera darrai, baina orain helburu zehatzago batekin: egiazko batzar konstituziogile subiranoa eraikitzea.

Argazkia: Alberto Valdes
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. This information is worth everyone’s attention. When can I find out more?

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.