Hirugarrenean, aidanez

“Kolonizazioa gizateriaren kontrako krimena da”. Emmanuel Macronen hitzak dira 2017ko otsailean, non eta Aljerian, independentzia indarrez eta odolez irabazi zuen Frantziako kolonia ohi batean. Urte luzetako krimen horren ondorioz, kanakak gutxiengo dira haien herrian, eta halere, igandean independentzia lortzear izan dira: 10.000 bozen alde estuarekin irabazi dute Frantzian segitzearen aldekoek, baina 2018tik independentistak %3,4 hazi dira. Joera hori mantentzea nahikoa litzateke hirugarren erreferendumean, 2022an seguruena, kanakek kolonizazioaren krimena historiaren zaborrontzira botatzeko. Hala bedi.

Argazkia: T. Rouby
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.