“Gure heroiak”

George Floyden hilketa arrazistak nazioartean eragindako protesta uholdeak kolonialismoren ikurrak jarri ditu jo-puntuan. Inperialismo edo esklabismoarekin lotutako gizon zuriak, historia eurozentristak deskubritzaile, nabigatzaile, hiri-sortzaile, abenturazale, negozio-gizon edota heroitzat saldutakoak. Hemen eta orain, zenbat Zurbano, Elkano, Legazpi, Saenz Elola, Loiola, Blas de Lezo, Txurruka, Zulueta, Ariztegi, Uriarte, Goikoa, Agirre, Urdaneta, Okendo… ditugu kale izenetan, eskola liburuetan edo plazetako estatuetan? Mendebaldeko gizon zurien supremazismoaren loriarako.
Irudian: AEBetako Minnesotan, herritarrak dantzan, soka bi lepoan lotuta lurrera botatako Kristobal Kolonen estatuaren inguruan.

Argazkia: Chris Juhn – ZUMA
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. Etienne de Polverel 2020 ekainak 18 at 15:11

    Arazoa hemendik hara joandako europearren seme alabek dute. Nire arbasoak hemen ibili dira denak, baserritik bizi ezinik, indio edo beltzik hil gabe, orain indiano genozida horien ondorengoek niri supremazista deitzeko.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.