Hobeto egin daiteke

Gipuzkoan iaz errefusa gisa 138.000 tona hondakin bildu ziren, baina horietatik 110.000 tona birziklagarriak ziren. Alegia, herri guztietan hondakinak jasotzeko bide egokiak baleude martxan, %80a ez litzateke mendien magal edo erraustegi toxikoetara bidaliko. Eta erraustegia duen Donostia, denetan okerrena. Galdera da, non jarri behar dira inbertsio publikoak? Azpiegitura erraldoi kutsatzaile gehiago eraikitzen, ala herritarrak kontzientziatzen, formatzen eta praktikan eraginkorragoak diren bilketa sistemak hedatzen? Irudian: Errausketaren Aurkako Mugimenduaren salaketa umoretsua Donostiako udaletxearen aurrean Ingurumenaren Nazioarteko Egunean.

Argazkia: Noaua
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.