Shocka da birusa

COVID-19 osasun-arazo larria da, baina ez da hori bakarrik, ezta bere ezaugarririk garrantzitsuena ere. Alde ekonomiko, ekologiko eta sozial batzuekin lotutako ondorioa ere bada. Edo, bestela esanda, arazo sistemiko eta politikoa. Horregatik erabiltzen ari da gainean dugun krisi ekonomikoa “justifikatzeko”. Koronabirusa kontrolatu egingo da, txertoa asmatuko da, baina krisiaren kudeaketan gizarte gisa adierazi dugun hauskortasuna ez da desagertuko, gaixotasun maltzurrago baten sintoma baita: beldurra. Termometroz jantzita kopetan dugun autoritarismoaren pistolarekiko abegikor bihurtzen gaituena. Irudian: Irakeko aireportua.

Argazkia: Esam al Sudan
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.