Distantzia soziala txikitu

Goitik behera heldu zaigun debeku zerrendak egun batetik bestera hankaz gora jarri du gure bizimodua, baita albokoa ikusteko manera ere. Gure txarrena eta onena aterarazi ditu itxialdi tarteka, surrealista, honek. Komando autonomoak antolatu dira balkoietan, barruan duten poliziari hegoak emateko. Baina zorionez beste hainbatetan elkartasuna eta herritarren arteko samurtasuna gailendu dira, besteari laguntzeak dakarren bizipoza lehenetsiz eta baldintza zailenak dituztenengan lehentasuna jarriz. Osasunaren ikuspegitik, eta Estatuaren neurri paternalisten aurrean, parte-hartze aktibo eta komunitarioa dezente eraginkorragoa da eta. Artikulatu gabeko jendarteek, ekintza autoantolatuak egiteko gai ez direnek, errazago onartzen dituzte neurri autoritarioak. Txikitu dezagun bada, distantzia soziala.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.