1.000.000.000

28 pertsona hil dira dagoeneko Australiako suteetan. 80.000 kilometro koadro kiskalita, Irlandako irla baino lur eremu handiagoa. Sydneyko unibertsitateak egindako kalkuluak harridura eta amorrua zabaldu ditu munduan barrena: 1.000 milioi animalia baino gehiago hil du suak. Bien bitartean, Scott Morrison presidente ultrakatoliko eskuindarrak suteak jainkoen obratzat hartu ditu. Eta sua basoetan ez ezik herritarrengan ere piztu da, baso-suteen eta klima aldaketaren arteko lotura eginez. Hala ulertu dute askok eta askok eta milaka lagun kalera atera dira egunotan negazionismo klimatikoaren eta Australiako Gobernu atzerakoiaren aurka.

Argazkia: B. Hemmins / Getty
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.