Bortxatzailea zeu zara

Txileko Valparaison sortutako “Bortxatzaile bat zure bidean” abesti-performancea biolentzia matxistaren aurkako aldarri bilakatu da asteotan. “Errua ez zen nirea, ez non nengoen ezta nire janzkera ere. Bortxatzailea zeu zara” dioen letrarekin mundu osoko dozenaka herrialdetako feministek bat egin dute, baita Bortzirietan euskarazko bertsioa sortu ere. Matxismoaren erroak sakonak dira, baita feministen arteko elkartasuna eta nazioarteko sarea ere. Irudian, Mexiko Hiria.

Argazkia: S. Gutierrez / Alamy
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.