Baimenik gabekoen arteko elkartasuna

Libiatik baimenik gabe itsasoratu diren 78 pertsona Maltako uren inguruan jaso ditu erreskaterako baimenik gabe Euskal Herritik abiatu zen itsasontziak. Patu bera izan dute egun horretan beste 135 lagunek. Xantza hori izan ez dutenen kopurua eta izenak Mediterraneoaren hondoan dautza, beren gorpuekin batera ahaztuta. Amets europarraren azken mugara bizirik heltzeak gobernuz kanpoko zori kontua izaten jarraitzen baitu Mediterraneoko hobi komunean.

Argazkia: Javi Julio / Nervio Photo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.