Jasangarritasun jasangaitza

Munduan garen zazpi gizakietatik bat Txinan dago. 1.435.000.000 lagun, alegia. Denek autoa guk adina erabiliko balute arazo larria litzateke. Eta han, bizikleta bilakatu zuten mugikortasun planen ikur. Garraio ekonomikoa eta garbia. Alokairuzko bizikletak tarteko. Baina kapitalismoak, txinatar erakoak ere bai, dena muturrera eroateko gaitasuna du. Bizikleten industriak gainditu zuen beharra. Eta bizikleten basamortuak ugaltzen hasi dira hiri askotan, Xiamengoa kasu. Jasangarritasuna txatar mendi bilakatuta.

Argazkia: Zuma Press
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.