Argiari eutsi

Gaueko hozkirrian korrikalari batzuk atzera begira ari dira, lekukoa daramatenak berriz aurrera begira eta irribarretsu doaz. Ez dakigu euskararen etorkizunaren isla den poz aurpegi hori. Duela gutxi, AEK-ko koordinatzaile Mertxe Mujikari geroari buruz gogoeta egiteko eskatu genion. Aipatu zituen erronken artean zen ezagutzaren unibertsalizazioa: “Nahitaez sakonago jorratu beharreko gaia da. Euskal Herriko biztanleen erdiak oraindik ez daki euskaraz. Egoera hori irauli ezean, nekez izango da jauzi itzela erabileran”. Gau iluna ikusten da argazkian. Korrikaren argiari heldu beharko diogu.

Argazkia: AEK
Testua: Onintza Irureta Azkune

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.