Lute como Marielle

Martxoaren 14an urtea bete da Marielle Franco Rio de Janeiron tiroz hil zutela. Hiltzaileek argi utzi nahi zuten feminista, beltza, lesbiana eta antikapitalista izatea eta LGBT herritarren eta emakume beltzen eskubide zibilen alde borrokatzea garesti ordaintzen dela. Baina are argiago erakutsi dute ostiralean Euskal Herriko eta mundu osoko ‘Marielle’ guztiek, ‘Bolsonaro’ ororen aurkako txertorik onena ez isiltzea eta kalera harro ateratzea dela. Irudian: Rioko inauterietako txapelketa irabazi duen eskolak ekintzailea oroitu du milioika lagunen begiradapean.

Argazkia: Brazil Photo Press
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.