1.000 arrazoi

1.000 lagun aitortza eta erreparaziorik gabe. 1.000 aulki huts, nafar torturatu bakoitzeko bana, paratu ditu Nafarroako Torturatuen Sareak Iruñeko Gazteluko Plazan.Tortura ofizialki ikertu ez den azken legegintzaldia hau izan dadin. Pako Etxeberriaren lantaldeak irekitako bideari jarraipena eman nahi diote Nafarroan. Isilpeko sufrimendu kolektiboa aitortu eta sendatzeko bidean ezinbesteko pausoa da. Baina espero dezagun EAEn ez bezala erantzukizunak kitatzeari ere ekiteko ausardia izatea Nafarroan. Tamalez, Ertzaintzak torturatu dituen 336 herritarrak, justiziarako bide baino gehiago, apalak dekoratzeko txosten bilakatu baititu Eusko Jaurlaritzak. Txakurrak ez du txakurra jaten dio erdarazko esaera zaharrak.

Argazkia: Ekinklik kolektiboa
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.