Burokraziak zenbaki bihurtuta

Ehunka lagun kalean lotan. Gauak bata bestearen atzetik. Hotza eta euria lagun. Gisa horretan asteak pasatzen ari dira Madrilen ehunka migratzaile. Asilo eskaera bideratzeko bere txanda noiz helduko denaren zain. Ume, heldu zein adineko. Egunero Espainiako Poliziak pertsona bakan batzuk baino ez ditu artatzen, gainerakoak kale gorrian utzirik. Burokrazia eta gizatasuna. Konpondu ezinezko bikotea. Irudian: Bi lagun, gauari aurre egiteko prest, plastikopean atertuta.

Argazkia: Olmo Calvo Rodriguez
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.