Ez kuartel zaharra, ezta berririk ere

Donostiako Loiola auzoan, Urumeako eskuin ibarreko lurrek 92 urte daramatzate gizon armatuek okupatuta. 1936ko estatu kolpean Gipuzkoan faxistek izan zuten egoitza eta gune ia bakarra dira “Loiolako Kuartelak”. Donostiako Udalak etxebizitzak eraikitzeko eskuratu nahi ditu lur horiek, baina militar espainiarrentzat beste lur batzuk emanez Zubietan. Eta hala, kuartelaren azpiegitura handi ezdeusa, alferrikako gastu publikoa eta gizon armatuak inguruan izatearen arriskua herritarren gain utzirik. Irudian: Bake-ekintza talde antimilitaristakoek, errefuxiatuekiko elkartasun mugimenduko kideek eta Loiola eta Martuteneko bizilagun batzuek larunbatean elkarretaratzea antolatu zuten.

Argazkia: Ibai Arrieta
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.