Bost urte, hogeita bost urte

Gizonek bakarrik parte hartu zezaketen 1967ko Bostongo maratoian eta Katherine Switzerrek erdi ezkutuka, “K. V. Switzer” izena emanda lortu zuen dortsala. Lasterketaren antolatzaile batek, emakumea zela ikusirik, kanporatu egin nahi izan zuen, tiraka eta bultzaka. Alferrik: Switzerrek lasterketa bukatu eta handik bost urtera emakumeek ofizialki parte hartu ahal izan zuten. Behobia-Donostia lasterketa dela-eta Euskal Herrian izan dugu eta harekin elkartu dira antzeko historia konta dezaketen emakumeak, 1993an esan zutenak Hondarribiako eta Irungo jaietako alardeetan parte hartu nahi zutela. Ez zieten utzi. Switzer maratoian sartu zen bezala Hondarribiako desfilean sartzen saiatu zirenean, tiraka eta bultzaka ibili zituzten. Baina bost urteren buruan ez zen ezer aldatu. Ezta hamabost urteren buruan ere. Hogeita bost pasa dira honezkero. Eusteko kemena daukatenek irabazten dituzte maratoiak.

Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)
Testua: Gorka Bereziartua

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.