Kalea erabiltzen duenarena da

Okupazioa izan da botere publikoen ezinikusiagatik, sarri, eta interes ekonomikoengatik, gehienetan, herritarrek eskura izan duten aukera bakarra eskubideak praktikara eramateko. Nola ulertu bestela, 35 urtez uhinak okupatu dituen irrati bat izatea, ezpada multinazionalen menpeko komunikabideen bertsio monokromatikoarengatik? Ala Espainiako Estatuko auzo okupatu eta autogestionaturik handiena hemen izatea, “etxebizitza duina + gaztea = ameskeria” ekuazioa egia ez balitz? Bada, erakunde publikoei gustatu ala ez, Gasteizen bada askotariko herritar mugimendu osasuntsu bat, espazio publikoa erabiltzeko gogoz dagoena. Eta horren aurrean, adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaidan bezalaxe, debekuak alferrikakoak dira. Gasteiz okupatu zuten orduan. Eta egun, are arrazoi eta gogo handiagoz, okupatu egin dute.

Argazkia: Gorka Julio
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.