Erraustu = egurtu, konplexurik gabe

“Egia esan eta / Zigorrez erantzun / Gure bizkar moretan / Diteke irakur…”. Julen Lekuonak berriz kantatuko zuen egon balitz Zubietan irailaren 23ko arratsaldean. Zer nezesidaderekin, Markel Olano, zeren beldur? Agintariek ez zeukaten kezkatzeko motiborik: zientoka batzuk, tartean haurrak eta 80 urtetik gorako aiton-amonak, muinoan gora herri-bideetatik, inolako arriskurik gabeak hesiz bezala poliziaz ondo blindatutako Ingurumen Konplexuarentzako. Esan liteke argazkiaren lehen planoko gazteak behatzarekin sendotu nahi duela bigarren makilkada ematera doakion poliziarentzako erantzuna. Gezurretan ari zarete, erraustegi itsusi garesti hau lapurreta da eta pozoia guretzat eta gure ondorengoentzat. “Nolanahi dela ere / Egirik ez utzi / Nahiz zigorrez laztandu / Zure gorputzari”.

Argazkia: Ibai Arrieta
Testua: Pello Zubiria Kamino

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.