Exodo isila

Irudi hau erraz ager liteke Europako edozein egunkaritan. Bideak urratutako oinak, haizea eta eguzkiak erretako musuak, maletari tiraka doazen familiak sorterria atzean dutela… Elementu berdinak Balkanetan 2015eko udan ikusi genituenak. Baina oraingoan ez dago oihartzun mediatikorik, soilik isilpeko irteera masiboa, venezuelar azentua duena. Nazio Batuen arabera, azken lau urteotan 2,3 milioi venezuelarrek herritik alde egin dute oinarrizko beharrak ezin asetzeagatik, nagusiki etenik ez duen inflazioak eraginda. Azken hilabeteotan exodoa azkartu egin da, eta estimazioek diote 2019an 4 milioi venezuelar izango direla. Konparaziorako, Siriako gerran 2011tik hona 5,6 milioi errefuxiatu izan dira. Latinoamerikako historia hurbilean izan den migrazio mugimendurik handiena, Gobernuaren eta oposizioaren arteko dema politikoak ilunpean lagatakoa. Irudian: 19 urteko D’Angelo venezuelarra gariarekin jolasean, Perura bidean.

Argazkia eta testua: Edu León

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.