Arrazakeriaren aurkako golak

Futbolaren aurpegirik distiratsu eta era berean lokaztuena erakutsi ohi digute hedabideek. Zirkua negozio. Asko dira, baina, futbolak herriarena izan behar duela aldarrikatzen duten zaleak, eta balore batzuk sustatzeko erreminta ona dela pentsatzen dutenak. Bilbon, Arrazakeriaren Aurkako III. Futbol Txapelketa egin dute asteburuan, abuztuaren 17tik Santutxuko Karmelan lo egiten ari diren pertsona desplazatuei elkartasuna adierazteko. Hirugarren edizio honetan, 35 taldek parte hartu dute. Txapelketa jokatu bitartean reggae  musika entzun da Santutxuko kantxan, Pantx kolektiboaren eskutik.

Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Jon Torner

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.