Ez gara gure baitakoak

Ba al duzu Facebook konturik? Eta Instagram? Orduan ziur Whatsapp-a duzula, ezta? Galdera horietako baten erantzuna baietz bada, zorionak, zu ere inperioko kide zara. Munduan badira 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago duten lau sare sozial: Facebook, Facebook Messenger, Whatsapp eta Instagram. Lauek ugazaba bera dute: Marck Zuckerberg. Munduko monopolio multinazionalen erregai nagusia mende honetan ez da lurrazpitik ateratzen, gure burmuinetik baizik: informazioa. Enpresa pribatu gutxi batzuen esku uzten ari gara gure gustu, poz, iritzi, erosketa, senide eta lagunen egunerokoa. Irudian: Protesta bat Europar Batasunaren egoitzaren aurrean, Facebookek dozenaka milioi pertsonaren datu pertsonalak filtratu zituela eta.

Irudia: Avaaz
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.