20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz. Atutxaren enbidoari eutsi zion Baltasar Garzonek 1998ko uztailaren 15ean eta  Espainiako 200 polizia bidali zituen Egin eta Egin Irratiaren kontra. Frankismo ostean bortxaz itxiarazitako lehen hedabideak izan ziren. Espainiako presidente  Aznarrek, leku ezin egokiago batetik, Turkiatik, agindua Gobernuarena izan zela aditzera eman zuen, “ez ginela ausartuko uste zenuten ala?” esaldi famatuarekin.  Ordutik adierazpen, iritzi eta prentsa askatasunek jo-puntuan jarraitu dute Euskal Herrian, Egunkaria, Ardi Beltza, Apurtu, Ateak Ireki, Mozal Legeen milaka isunak, txiolari presoak, besteak beste, lekuko ilunak direla. Irudian: Egin-eko langileak Hernaniko errotatiban 1993an.

Argazkia: ARGIAko artxiboa
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.