Plastikoak jan gaitu

Mundua “bide huts eta taberna huts” bukatzeak –akabo soro eta baratzeak– beldurtzen zituen guraso zaharrek ez zekiten plastikoaren berri. Lurreko zabortegiak aseta, arrainez hustutako itxasoak ito ostean orain gizakioi erraietara airetik eta janarietatik barneratzen zaigu beste Txernobyl egunerokoa. Handi eta txiki eta  mikro, gogor eta bigun, 300 urte pasata ere zer bilakatuko diren ziur ez dakigun plastikoak, pozoien merkatariek erraustegietan dioxina eta furano mutatzea  eskaintzen digutenak. Orain Europar Batzordeak dio plastikozko plater, edalontzi, mahai-tresna, kotoi-zotz, lastotxo, eta antzekoak debekatuko dituela 2025etik  aurrera. Ito behar hau jolasa balitz bezala.

Argazkia: Dimitar Dilkoff / AFP
Testua: Pello Zubiria Kamino

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.