Erregeak erretzea osasuntsua da

Baina, kasu, europarra bazara. Espainiako Erresumaren mendekoek debekatuta dute herritarrek aukeratu ez dituzten agintariei horrelako kritika sinbolikorik egitea. Espainiarren estatu-burua, armadako agintari gorena eta erregea izateko baldintza bakarra dago: odolaren kolorea. Beste era batez esanda, arrazakeria instituzionala. Eta beraz, 2018an, adierazpen askatasunaren mugek palazioetatik kanpo jarraitzen dute. Irudian: Espainiako Justiziak Gironako bi gazteri ezarri zion kartzela zigorra indargabetu du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, errege-erreginen irudiak erretzea adierazpen askatasunaren barruan dagoela adieraziz. Espainiako Gobernuak ez du aintzat hartu. Epaia jakin osteko egunetan ehunka argazkiri eman diote su, bereziki Katalunian.

Argazkia: Jordi Borràs
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.