Sinesten dizugu

Aurrena, atari batean bost gizonek bortxatzen zaituzte, bideoz grabatu eta aldean zenituen gauza apurrak lapurtu. Ondoren, espiatzen zaituzte, umiliatuta ere,  bizitza “arrunta” daramazula esateko. Aurrerago, zenbait hedabideren ezinbesteko laguntzari esker –aurrerakoiak ei direnak barne– iradokitzen dute zuk hala nahi  zenuelako gertatu zitzaizula; ez baitzinen, 18 urteko neskato hori, behar beste borrokatu guardia zibil bat, soldadu bat eta haien hiru lagunen aurrean.  Sanferminetako bortxaketa masiboaren kasu hau ez bada nahikoa agerikoa, zer froga gehiago eska dakieke beste kasuei? Zer gehiago egin behar du biktimak,  berari sinetsi eta bi aldiz biktima ez izateko? Egoera honekin suminduta milaka lagun kalera atera dira asteburuan Espainiako Estatuko hiri eta herri askotan. Irudietan, Madrilgo manifestazioa.

Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.