Kaxmirren borroka estalia

70 urte bete dira Indiako deskolonizazio prozesua burutu zela. Kaxmirreko biztanleentzat, ordea, data horrek beste zatiketa bat eragin zuen. Egun Pakistan, Txina eta Indiaren artan banatuta daude. Ordutik gatazkak ez du etenik izan, eta iaztik, Indiaren menpeko Kaxmirren, beste oldarraldi bat ezagutu dute. 145 zibil, 138  militante kaxmir eta Indiako armadako 100 kide hil dira protesta eta tiroketetan, zaurituak milaka dira; nazioarteko albisteetan gatazka ia oharkabean igarotzen ari bada ere. Irudian, aurpegia estalita duten Srinagar herriko gazteak; zibil eta militante kaxmirren hilketak salatzeko, manifestazioetako batean Indiako armadarekin sortutako istiluen ostean.

Argazkia: Violeta Santos Moura
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.