Rohingya herria, sarraskitik ihesi

Rohingya herriko ia milioi erdi lagunek ihes egin dute Myanmarretik (lehengo Birmania) Bangladeshera. Myanmarreko Gobernuko iturriek berriki aitortu dute rohingyen herrien %40 hustu direla armadaren bortizkeriatik ihesi. NBEko Giza Eskubideen goi komisario Zeid Ra’ad Al Husseinek adierazi du “ageriko garbiketa etnikoa dela”. Myanmarreko estatu kontseilari eta Bakearen Nobel saridun Aung San Suu Kyik larritasuna kendu dio gertatutakoari, hanka egin ez duten rohingyen  beste milioi erdia gizartean integratuta dagoela esanez. 1982an Birmaniako diktadurak herritartasuna ukatu zien eta, 30 urteren ostean, beren kultura eta  sinesmenen –musulmanak dira budisten estatu batean– araberako bazterketak okerrera baino ez du egin. Irudian: Myanmarretik txalupaz ihes egin ostean, hainbat  errefuxiatu rohingya Bangladesh hegoaldeko kostaldera heldu diren unea.

Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.