Faxismo zaharberrituaren goraldia

Urteak dira gerra garaiko faxismo zaharrek bizikide dutela bere burua birsortzen asmatu duen ultra eskuin berria. Eredu zaharrekoak gatazken lehen lerroan dira kalean eta berriak bozak biltzen aritzen dira. Mendebalde osoan handitzen ari den eskuin mutur berria Trump edo Le Pen moduko munstroen erantzulea da. Politika egiteko era berriak besarkatzen asmatu du, ultra izatearen estigma gainetik kenduz. Bien bitartean, ezkerraren zati handi batek sinesgogorkeriaz eta harrokeriaz begiratu dio, ezer ulertu barik. Merkatuaren aginduei men eginez bere buruaz beste egin duen ezker hori ez da gai izan klase herrikoiei erantzunak emateko, eta egun Marine Le Pen bezalakoak dira horien bozak jasotzen dituztenak. Irudian, Eskandinaviako Erresistentzia Mugimendu neonaziko 600 kide uniformatu Falun-en (Suedia) Maiatzaren Lehenean.

Testua eta argazkia: Jordi Borràs

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.