Aratuste eta ihoteen aroa

Inauteak, maskaradak, libertimenduak… egunotan Euskal Herrian ospatzen diren jaiak izen eta molde askotakoak dira: Trapagarango lagunek berreskuratutako Karraskoliendas,  Arizkungo Gizakunde –argazkian– edo historian barrenetik gaur egunera arte Zubieta eta Iturengo joaldunen hotsek iragarritakoak, esaterako.  Europa mendebalde osoan konpartitzen ditugu Neguko Festen hainbat ezaugarri: eske errondak, heriotza (gizaki, animalia zein naturarena), berpiztearen inguruko erritualak, mozorro eta janzkera bereziak… Inauterietan batzuk mozorro bilakatzen dira eta beste batzuk disfrazatu, baina 17.  mendearen amaieran Gixuneko kondeak esandakoa egiaztatzeko aukerarik ez da faltako: Euskal Herrian inauteri garaian ezinezkoa da dantza ez den beste ezer egitea”.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Axier Lopez
View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.