Txartel gorria matxismoari

‘Haserre gaude! Aurrean Gaituzue! Antolatuta gaude!’ lelopean milaka lagun kalera atera ziren azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.  Bilbon ere hala egin zuten, eta manifestazio jendetsuaren aurretik oso aldarrikapen “sinbolikoa” egin zuten. Athletic futbol taldeko emakumeei liga garaipena ospatzeko Gabarra ateratzea ukatu zietenez, 140 emakumek Portugaletetik Bilborako bidea itsasadarrez egin zuten, emakumeek sufritzen dituzten diskriminazio anitzei txartel gorria ateratzeko.

Argazkia: Aritz Loiola
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.