Burujabetasunaren giharra

Azken bost urteotan Europako mobilizazio politikorik jendetsuenak Bartzelonan egin dira Diadaren egunean. Irailaren 11, Kataluniako Printzerriko “Aberri Eguna”, akuilu politiko eta indar erakustaldi bilakatu du independentismoak. Aurtengoan ere ehunka mila lagun kalera atera dira Bartzelonan, Bergan, Lleidan, Salten eta Tarragonan. Independentismoak gehiengo instituzionala eskuratu badu ere, independentziari buruzko etorkizuneko erreferendumean gizartearen erdia gehi baten botoak beharko ditu. 2016ko Diada beste pauso bat izan da norabide horretan, Madrildik datozen inhabilitazio eta auzipetze eskaera artean.

Argazkia: Jordi Borras
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.