Irtenbiderik gabe

Oso kritikatua izan da Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa. Horren ostean, Grezian milaka lagun ez aurrera, ez atzera harrapatuta daude. Horietako bat da 25 urteko Abdullah Alkem siriarra. Palmiratik ihes egin zuen 2015ean Mahmood anaiarekin batera. Egun, Chios irlako Souda kanpamentuan konfinatuta dago beste 1.100 lagunekin batera. Horietako hainbatekin, 22 egunez gose greban izan zen bizibaldintzak hobetzeko asmoz. Iheslariz betetako ontziak iristen jarraitzen badute ere, errefuxiatu estatusa jasotzen duten apurrek bakarrik lortzen dute irlatik ateratzea.

Argazkia: David Juliá
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.