Eguzkiaren gaua

Ez, San Joan gaua ez da urteko laburrena, baina ia. Ipar hemisferioan ekainaren 20aren eta 22aren tartean izaten da udako solstizioa; aspaldikoa da hura ospatzeko ohitura? Paganotzat jotzeko bezain aspaldikoa? Ez dakigu, ez baitakigu askorik paganismoaz, are gutxiago duela 2.000 urte genituen ohiturez ere. Nahikoak ditugu gaur eta hemengoak, inguratzen gaituen munduarekiko harremana nork bere erara bizi eta ospatzeko; arizkundar hauek bezala suaren gainean jauzi eginez, konparazio baterako.

Egilea: Irantzu Pastor
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.