Norena da kalea: herritarrena ala Udalarena?

Bitartekaririk gabe herritarrok gure ideiak adierazteko dugun gune bakarra da kalea. Nola arautu ordea denok erabiltzen dugun espazioa adierazpen askatasuna urratu barik? Arrasateko eta Zumaiako gobernuek (EAJ), garbitasunaren izenean, kartel eta pankartei ezarritako mugek eta debekuek hautsak harrotu dituzte. Arrasaten oposizio guztia eta herri mugimenduak batu dira “mozal ordenantzari” aurre egiteko. Eta Zumaian –argazkian– kalea guztiona dela aldarrikatzen ari dira alkateak ezarri duen debekua salatzeko.

Argazkia: Dani Blanco

View All

3 Comments

  1. Kartelak kalean ezin itsasteaz kexatzen den jende hori guztia ikusi nahiko nuke nik, hilabete beranduago, kartelak kentzen edo espaloiak erraztatzen.

    Erraza da zikintzea adierazpen askatasunaren izenean, baina badago kartelak jartzeko lekurik, badago nahi dena esateko esparrurik, guztionak (edo pribatuak) diren kaleak zikintzeko beharrik gabe.

    Ez da horren zaila

    Erantzun

    1. Arrazoi duk Joxemiel. Ez duk horren zaila, borondate politikorik izanez gero eta elkarrizketa eta adostasunaren bidetik jotzeko. Baina hau ez duk kasua.
      Eta Zumaiakoa duk paradigmatikoena.

      Aurrena adierazpen oro debekatu “edozein delarik kartela/pankartaren mezu edo helburua”, eta horren ostean esan ditek ordenantza idazteari ekingo diotela “herritarren iritzia kontuan hartuta”. Eta hori guztia, EAJren hauteskunde programan gaia bera ez zuan ezta agertu ere egin. Zeinen ezaguna egiten zaiguk politika egiteko era hori, urtero 55.000 euro poltsikoratzen duen alkateak agindu, eta gainerakoak ameto.

      Baina arriskutsuena duk hik esandakoa. “Kartelak eta pankartak = zikinkeria” ekuazio maltzurra. Horren ondorioz…
      TSko langileen familien estuasuna, zikina!
      Sexu erasoak sufritu dituen neskatoa, zikina!
      Herriko musika taldearen azken kontzertua, zikina!
      40 minutuz ikusteko astebururo 1000 kilometro egin behar dituzten senide eta lagunak, zikinak!
      Torturatu dezaten estraditatu nahi duten gazte saharraren aurpegia, zikina!
      Eta kartelek eta pankartek islatzen duten istorio zerrenda luze bat…

      Finean, inork (ezta udalak ere) ez dik zilegitasunik herritarren adierazpen askatasuna herriko txoko kontrolatu batera eramateko, ezta zertaz hitz egin behar dugun aurretik baimena eskatzeko ere. Eta are gutxiago, Zumaian bezala, inposaketaren bitartez, herritarren bizkarrera inposatutako debekua izanik.

      Ondo segi!

      Erantzun

  2. Kalearen jabetzan ere aniztasuna daukagu.

    Etxebizitzak pribatuak dira, norbanakoenak. Komertzio eta zerbitzu asko langile autonomo edo eta kooperatiba edo eta SA edo eta burtsan dauden enpresen jabeenak dira. Eta badira herritarrenak diren eraikinak ere, Udalak kudeatuak.

    Herri zerbitzura beharko luketen teknikari funtzionario, ez-funtzionario, zinegotzi eta alkateek herritarren kezkak, ideiak, sormena… herriari plazaratzeko bitartekoak ipintzea beraien zerbitzu onaren seinale litzateke.

    Kartel eta pankarten sortzaile, etxejabe, komertzio jabe… inplikatuak gauden guztion artean emango diogu gatazkari irteera duin eta errespetuzko bat.

    #AUZOlan ean, #ELKARlan ean, euskaldunok egin ohi (izan) dugun moduan.

    Herri batzuetan, Oñatin kasu, baditugu “adierazpen libreko guneak” deituriko panelak. Egia esan, motz geratu zaizkigu herrian daukagun sormenerako.

    @EHBilduOnati, entzun!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.