Bazterrak nahasten
Hasiera »

Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala

2020-11-03  //  Demokrazia, Hauteskundeak  //  Iruzkinik ez

(Artikulu honen laburpen bat Berrian argitaratu zen)

Aurtengo AEBko hauteskundeak salbuespenekoak dira COVID19aren pandemiaren erdian ospatzen direlako, baina batez ere, sistemak ezintasuna erakutsi duelako jendartearen zatiketa eta segmentazio soziopolitikoa saihesteko. Muturreko posizioak eta ezinikusiak nagusitu dira. Hedabide eta iritzi sortzaile askok errua Donald Trump presidenteari botatzen diote, aditzera emanez Joe Biden irabazi ezkero dena itzuliko dela normaltasunera, baina hori ez da horrela gertatuko. Trump sintoma da, ez gaixotasuna. (gehiago…)

U12: hauteskundeen lehen analisia

2020-07-13  //  Euskal politika, Hauteskundeak  //  Iruzkinik ez

2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko: (gehiago…)

U12: lehen analisirako gida

2020-07-12  //  Euskal politika, Hauteskundeak  //  Iruzkinik ez

Iritsi da eguna. Dagoeneko ez du garrantzia gehiegi aurresateetan tematzea, ordu gutxi batzuk barru jakingo dugu zein den parte hartzea eta zein izan diren azkeneko emaitzak. Zergatiak jakitea oso interesgarria da, horiek ulertuta etorkizunerako aurresate hobeak egin ahal izango ditugu, baina azterketa lan hori astelehenetik aurrera egingo dugu mahaien emaitzekin lehenengo eta, geroago, hauteskunde ondorengo inkestekin. Bitartean, gaurko gaurako lehen emaitzen interpretazio deskribatzailerako gida labur bat da honakoa: (gehiago…)

U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak

2020-07-09  //  Euskal politika, Hauteskundeak  //  Iruzkinik ez

Orain urte bete Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzari buruz duda gutxi zeuden. Inkestek eta hautesleen gehiengoak bazirudien garbi zutela EAJ izango zela irabazle argia. Gainontzekoen artean, EH Bildu-k eta PSE-k igoera moderatuak eta Elkarrekin Podemos-ek eta PP-k jaitsierak espero zituzten. Agertoki hura sinesgarria zirudien, ez dena ulergarria da azkeneko hilabeteetan bizi izan duguna eta gero hipotesia bere horretan mantentzea inkesta gehienek gutxi-asko egiten duten moduan. (gehiago…)

CUP bidegurutzean

2016-01-02  //  Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak  //  6 iruzkin

Aurreko sarreran azaldu dugun bezala, Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea. CUP aldebakarreko estrategia muturrera eramateko prest dago. Aldiz, badira zantzu batzuk sinesteko JxSren sektore batzuek aldebakarreko prozesu neurtu eta mugatu bat sustatu nahi dutela Estatu espainiarra negoziaziora bultzatzeko. Horrela, erabakitze eskubidea edota egokitzapen politiko berri bat lortzeko asmoa dute. (gehiago…)

CUPen prozedura eredugarriak

2015-12-28  //  Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak  //  2 iruzkin

Ez duzu zertan CUPen helburu politikoekin bat egin beharrik hautagaitza honek erakutsi duen prozedura eredugarria txalotzeko. Estatu espainiarreko alderdi politikoek jasotzen dituzten kritiken artean, besteak beste barne demokrazia gabezia eta gardentasun falta daude. Bi aspektu hauetan CUPek erakutsi du gauzak beste modu batetara egin daitezkeela, era garden, koherente, demokratiko eta partehartzailean. Beraien kasuan asanbladetan oinarrituriko demokrazia mota hautatu dute eta era kontsekuentean egikaritzen dute. Baina, badirudi bat batean zintzotasun politikoa, gardentasuna eta prozedura demokratikoak arbuiagarriak direla hedabide eta sare sozialetako iritzi sortzaile askorentzat. Tira, politikakeria baino ez da etsaitasunetik egiten zaizkion kritikak CUPen prozedurei. Hona hemen zenbait argudio: (gehiago…)

Jaiotzear dagoen Kataluniako estatuarentzat hiru eskenatoki posible

2015-09-30  //  Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Nazioarteko harremanak, Sezesioak  //  2 iruzkin

Jarraian pasaden igandeko hauteskunde emaitzak aztertzeko hiru gako azalduko ditut eta azkena tratatzerakoan etorkizunerako hiru eskenatoki posible aurkeztu:

1) Lehenengo aldiz historian Kataluniak herrialde gisa bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du, ondorioz, hemendik aurrera gai hau erabakitzeko subjektu soberanoa bilakatu da igandeko hauteskundeak plebiszitarioak izan zirelako. Hona hemen hiru froga:

a) Partehartzearen datuak: inoiz Kataluniako parlamenturako hauteskunde batzuk izan duten partehartze handiena izan da (%77,44) eta lurralde horretan Trantsiziotik gaur egun arte egon direnen artean bigarrena izan da partaidetzan, altuagoa bakarrik 1982koak izan ziren, Felipe González Espainiako gobernuko Presidente bilakatuz Trantsizio demokratikoa amaitu zutenak. (gehiago…)

Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (eta II): botoen banaketa historikoa.

2015-05-24  //  Euskal politika, Hauteskundeak  //  Iruzkinik ez

Aurreko sarreran eserlekuekin ikusi duguna baliozko botoekin ikusi daiteke ere bai. Lehenengo irudiak hiru segmentu irudikatzen ditu, alde batetik boto nazionalista espainola, konstante mantendu izan zena %70aren gainetik 2011ko erorketa arte, %60a eskuratu zuen. Aldaketa 2003an eta 2007an hasi zen mamitzen, ezkutatua zenbakietan Ezker Abertzalearen lege kanporatzeagatik. Horregatik, behin aukera politiko guztiak hauteskundeetara aurkezteko modua izan zutenean 2011ean, federalistek eta abertzaleek gora egin zuten nabarmen. Abertzaleek beraien boto guztiak eserleku bilakatu zituzten inoiz lortu zuten emaitza erlatiborik hoberenarekin. Bestalde, federalisten artean botoen %3a ordezkaritza gabe gelditu zen (besteak beste, berdeak); Ezkerrak bere %5,7arekin izan zen eserlekuak lortzeko aukera izan zuen aukera bakarra espazio soziopolitiko horretan. Oraingoan aldiz, badirudi federalisten artean botoak gehiago aprobetxatu ahal izango direla gehientsuenak eserleku bilakatzeko. Baina, adibidez, Ezkerrak Parlamentuan mantentzea lortuko ez balu oso kaltegarria izan daiteke aldaketaren aldeko indarrentzat, izan ere, botoen %2tik gora seguruenik zaborrontzira joango liratekelako.

Nafarroa 3

(gehiago…)

Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (I): eserlekuen banaketa.

2015-05-24  //  Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Hauteskundeak, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Igande honetan ospatzen diren hauteskundeetan UPN eta PSNren artean erditu zuten erregimen baztertzailea akabatzeko aukera ezin hobea dago, besteak beste, Foru Erkidegoak bizi duen krisi anizkoitzari esker. Baldintza hauek errepikatzea ez da izango erraza, horregatik, aldaketa gertatzen ez bada frustrazio handia sor daiteke Nafarroako gizartean.

Nafarroa 2

(gehiago…)

Katalunia A9ko kontsulta eta gero: erabakitzeko eskubidetik desanexiora

2014-11-17  //  Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Sezesioak  //  Iruzkinik ez

Erabakitze eskubidea aldarrikatzetik desanexiorako bidea hasi du Kataluniak. Bidea ez da erraza izango, baina urratzen hasi dira, trantsizioa hasi dute. Aztertu ditzakegun azkeneko pausuak eta zein dira etorkizuneko eskenatoki posibleak:

a)      Espainiar legalitatearen joko zelaian. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta arte Katalunia eta Espainia arteko harremana Espainiar legalitatearen joko zelaian jolastu da. Input-ak (eskaerak) indarrean zegoen legalitatea errespetatuz egiten ziren. Kataluniako bigarren estatutua edo Itun fiskalaren eskaerak adibide dira. Lehenengo eskaera aintzat hartu zuen Estatu espainiarrak eta autonomia estatu debaluatu bat onartu zuen. Zapateroren gobernua nahiko azkarra izan zen input estatutarioa onartu eta bere jarraitzaileen artean zatiketa sortu zuenean debaluatuz. Une horretatik aurrera berriz, Espainia oso baldar ibili da Kataluniarekin duen tratuan. Auzitegi Konstituzionalak Zapateroren jokaldi ona pikutara bidali eta berriro estatuaren lehenengo bertsioaren inguruko aliantzak berregin zituen. Debaluazioa Espainia eta Katalunia arteko itun bat izan zen eta parte batek ez zuen bete. (gehiago…)

1 / 212Hurrengoa»

ASIER BLAS

Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.

@ASIERBLAS

Jarraitu @AsierBlas

@AsierBlas(r)en Txioak

Iruzkin berriak

  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • Marc(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • las CUP en la encrucijada (por Asier Blas) | dslegi.com(e)k CUP bidegurutzean bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2013(e)ko azaroa

Etiketak

AEB Biden CUP Errusia Eskozia Espainia Estaturik gabeko nazioak Euskal Herria Eusko Legebiltzarra Hauteskundeak 2015 independentzia Inperialismoa JxS Katalunia Lituania Manipulazio informatiboa Mas Nafarroa Nafarroako Parlamentua Quebec Trump U12

Kategoriak

  • Demokrazia
  • Erabakitzeko eskubidea
  • Euroasia
  • Europako Ekialdea
  • Euskal politika
  • Hauteskundeak
  • Laugarren boterea
  • Nazioarteko harremanak
  • Sailkatugabeak
  • Sezesioak

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA