Kategoria: Elkarlanak

Bigarrenez auzolan erraldoia Korrika mundura zabaltzeko

0

Abian da Korrika! Orain bi urteko edizioan oso esperimentu polita egin genuen denon artean: Korrika mundu osora zabaltzeko erreportaje baten itzulpen masiboa. Orotara 33 hizkuntzatara itzultzea lortu genuen. Erreportajearen helburua, batez ere, euskarak Korrika bezalako ekimenak zergatik behar dituen azaltzea […]

Irakurri

Zuloan: AHTren lan-baldintzak ikertzeko elkarlana eta bloga

0

Abiadura Handiko Trenaren obretan gertatzen diren gehiegikeria eta irregulartasunak ikertzeko elkarlana abiatu dute ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz fundazioak. Euskal Herrian inoiz egin den garraio azpiegitura handiena da AHT. Ingurumenean edo sozialki izan dezakeen eraginaz gain, bertan ari diren langileentzat ere […]

Irakurri

Desobedientzia aktiboaren panoramika bat

0

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Saioa Iraolak eta Zigor Olabarriak indarkeria ezatik abiatutako borrokez eztabaidatuko dute Ziztadak dokumentala oinarri hartuta, gaur 19:00etan. Oraindik zabalik dago osteguna arte Trantsizioak erakusketa Oihanederren; ARGIAren argazki artxiboko aukeraketa baten bidez azken 40 urteetako gertakari eta bilakaera […]

Irakurri

Garoña behin betiko itxi?

0

Zentral nuklearraren eta energia ereduen etorkizunaz solasaldia antolatu dute ARGIAk eta Oihanederrek Gasteizen, gaur 19:00etan Montermoso jauregian. Urtea amaitu baino lehen Santa María de Garoña zentral nuklearraren inguruko erabaki garrantzitsua hartu behar du Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak: berriz martxan jarri […]

Irakurri

Zer galdetuko zenioke Jone Goirizelaiari?

0

Eskarmentu handiko abokatu eta politikariarekin elkarrizketa irekia izango dugu ostiralean Gasteizen, Oihanederrek, Arabako Aleak eta ARGIAk elkarlanean antolatutako ekitaldian. Jone Goirizelaia EH Bilduko parlamentari eta abokatua sakonean eta gertutik ezagutzeko aukera izango da ostiralean Oihaneder Euskararen Etxean. ARGIAren Trantsizioak erakusketa […]

Irakurri

Azaroa ARGIA izango da aurten Gasteizen

5

Trantsizioak erakusketa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai azaroan. Bere ibilbidetxoa egiten ari da; Gasteizera eraman aurretik Ondarroako Argia Egunean izan genuen eta Lasarten, Hernanin, Oñatin… ere egon da. Baina behin Gasteizera eramanda zergatik erakusketan bakarrik geratu? Gasteizko egoera […]

Irakurri

‘Txoministak’ web-telesaila ARGIAn estreinatuko da

0

Hiru Damatxo ideia faktoriaren eskutik, web-telesail berria dator zuen pantailetara asteazkenetik aurrera. Sintonizatu ARGIA, bertan ikusiko baituzu beste inon baino lehen Txoministak. Utikan House of cards eta Borgen. Ez duzu AEBetara edo Danimarkara joan beharrik, hemen duzu, azkenik, Euskal Herrian […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA