Balioek zenbat balio dute?
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Printzipioak, baloreak, saldu eta erosi ote daitezke? Zerbaitek, saldu edo erosteko, materiala izan behar du normalean, fisikoa, ukigarria. Zer gertatzen da, ordea, elementu horrek atzetik dituen printzipio eta balore horiekin? Ez zuzenean, baina operazioan eman edo jasotzen dugun produktu horrekin, zeharka, berorrek oinarrian dituen balioak bultzatuko ditugu. Erraza egiten zaio ARGIAri salgai dituen produktuak defendatzea. Atzetik osotasuna ematen dieten balio...
Read MoreErosi herrian, ez gaur bakarrik
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Abendua hilabete indartsua izaten da edozein salerosketarako. Badu zerbait urteko azken hilak, indarra dute, oraindik ere, Gabonek. Eta Durango? Ai Durango… hango stand-ak, idazleak, musikariak, sinadurak… buelta azkar bat eman Landakon, buruan genituenak erosi eta zer aitzakia ona izan den beti parrandarako! Baina aurten non erosiko ditut han topatuko nituenak? ARGIAk fitxa asko jartzen ditu Durangoko apustuan. Beste ugarik bezalaxe. Orain zer egin...
Read More“Puska dezagun izotza” ARGIAren solasaldi zikloa
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Gauzak guk nahi bezala ateratzen ez badira beste bide batetik egiten saiatu behar, eta aurten Durangon urtero moduan topo egin ezin izango dugula ikusita, ARGIAkoek aspalditik buruan zerabilten proiektu bati heldu diote: ikusentzunezko grabaketak egiteko ARGIAko platoa. Mendia joango da Mahomarengana. Pintaketa eta atontze lanak auzolanean egin dituzte, butaka jarri, fokuak prestatu… Durangoren aitzakia zergatik erabili duten? Bada iaz ARGIAren mendeurrena...
Read MoreHarrera euskaraz
[Estitxu Eizagirre Kerejeta] Euskara integrazio hizkuntza. Zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek? mahai-inguruan landu dute gaia Tarana Karim (Azerbaijanen jaioa), Petra Elser (Alemanian jaioa) eta Bouba Diouf-ek (Senegalen jaioa). Durangoko Azokako Gogoetaren Plaza itxi zuen solasaldi honek, eta Onintza Irureta aritu zen galderak jaulkitzen. Hasteko zuzendu dute ez daudela “integrazioa”ren alde, elkarbizitza dela gakoa, eta herri honek harrera gazteleraz egiten duela....
Read MoreKultura lana da baina lanaren traje itxian kabitzen ez dena
[Estitxu Eizagirre Kerejeta] Kultura lana da. Profesionalizazioa hizpide mahai-inguruan aritu dira Danele Sarriugarte idazlea, Maite Mutuberria ilustratzailea eta Jurgi Ekiza musikaria abenduaren 7an Durangoko Azokako Gogoetaren Plazan, Gorka Bereziartuak planteatutako gaiak harilkatuz. Mahai-inguru osoa ikusgai dago Hamaika telebistaren emanaldi honetan: Hemen mahai-inguruaren laburpena (beltzean Gorka Bereziartuak luzatutako galderak): Kultura lana dela aldarrikatu beharrik sentitzen...
Read More“Kultura libreak ez du esan nahi kulturgileek bere lanagatik kobratu behar ez dutenik”
[Estitxu Eizagirre Kerejeta] … eta debalde ematen diot herriaren aurikularrari… Lizentzia libreak kulturgintzako alorretan gaiari buruz aritu dira Dabid Martinez, Miren Narbaiza eta Gotzon Barandiaran, Axier Lopezen galderei erantzunez. Durangoko Azokako Gogoetaren Plazan izan zen, abenduaren 6 arratsaldez. Ideia hauek gelditu zaizkio argi entzuleari: kultura libreak ez duela esan nahi doan izan behar duenik, eta kultur sortzaileek duin kobratzearen alde daudela. Justu euskarazko...
Read More
Iruzkin berriak