2016ko otsailaren 14a

argia
0

[Koldo Izagirre] Berrogei urte lehenago, 1977ko urtarrilaren 23ko azalean, Zeruko Argiak galde egiten zigun ETAk etorkizunik ba ote zeukan. Eta talde armatu bati ez ziola etorkizunik opa argitu ondoren, bere iritzia jakinarazi zigun editorialean: “Euskal Herriari sozialismo eta askatasun bideak bortxaz ukatzen zaizkion bitartean, borroka armatuak baduke erantzunik”. Hogei urte geroago —sozialismoa agendatik jausia zen ordurako—, eta formula apur bat berrituz, demokrazia homologatu batean borroka armatuak herriaren onespenik ba ote lezakeen galdetzen ahal genuen. Zehaztasun eskergarriz, onespenak biltzeko gatazka armatuak eraikitzailea izan behar lukeela zeritzon Emilio Lopez Adanek 1996an Elkarri aldizkariari emandako solasean. Tristea, etsaiari aurre egiteko baino, etsaiari aurre eginez herria altxarazteko sortu zen erakundearen patua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA