Astean asteko historia: 1969ko uztailaren 27a

argia
0

[Koldo Izagirre] Bitxia izan zen eta ezohikoa guztiz El Diario Vasco-k Euskaltzaindiaren bilera baten albiste barruan agertu zuen komentarioa, Joaquin Ormaechea batek sinaturik, erdaraz: “Hogeita sei urte baino ez zuen arren, lana gogor egina zen euskararen alde. Zeruko Argia asterokoaren Nazioarteko Politika atalaren zuzendaria zen, ezagutza sakona eta sintesi ahalmen handia erakutsiz gai horretan. Zaila izanen da Rikardo Arregik utziko duen hutsunea betetzea, zeren, gaurko gazteriaren dohainik ederrena erakutsiz, alegia, bere idealetara osoro emana izatea, buru-belarri egin baitzuen lan gogoz eta zientifikoki euskararen alde”. Ausardia eta sentsibilitate berria islatzen zuten gazteak bizirik nahi zituen, eraikitzaile, kulturarekin harremanen bat zeukan jendeak. El Diario Vasco-k publika ez zezakeena Zeruko Argia-k ekarri zuen, noski, Manuel Lekuona, Carlos Santamaria, Joan Mari Torrealdai eta Juan San Martinen artikuluetan, baina batez ere Xabier Gereñoren ohar labur batean: “Bere arimaren alde, mezak eskainiko dira. Bere izenaren omenez, hitzaldiak antolatuko dira. Baina lurrean, odolez beteta dagoen bandera hori barriro goira jaso arte, ez dogu Rikardo Arregi benetan ohoratuko”.

Ilargia gizon zuriaren mende? Ordurako Martera iritsiak ziren beltzak, gizon zein emakume, justiziazko zibilizazio bat antolatzeko (The Other Foot, Ray Bradbury, 1951).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA