ARGIAren barrenak
Hasiera » 1919-2019 mendeurrena » ARGIAk egutegia argitaratu zuen lehenengoz 1991n
Ira05 0

ARGIAk egutegia argitaratu zuen lehenengoz 1991n

Atalak: 1919-2019 mendeurrena

[Miren Osa Galdona] 1991n argitaratu zuen ARGIAk lehen egutegi “takoa”. Bai, takoa. Hasieratik halako ezizena lortu baitu bere itxuragatik. Baina nondik dator egutegia sortzeko ideia? Ez ahal zuten nahikoa lan astez aste astekaria argitaratzearekin?
Egutegiarekin irakurle fidel eta euskaldunak saritu nahi zituen jada lurrekoa zen ARGIAk, euskaraz irakurtzeko ohitura indartu eta irakurle berriak euskarara hurbiltzearekin batera. Urte haietan ohikoena sukaldeko horman Arantzazuko egutegia edukitzea zen, edo kasurik makurrenean erdarazkoren bat. Euskarazkoa zen bakarra elizari lotua zegoen, eta santuei gorazarre egiteaz gain, ez zuen aparteko informaziorik ematen. Dinamika erlijiosoarekin amaitzeko asmoz eta Nafarroako AEKrekin elkarlanean, informazio orokorreko datuak, efemerideak nahiz ortuan barazkiak ereiteko egunen berri eskaini zituen ARGIAk lehen urtean.

Euskarazko egutegi takoak: hezteko eta alfabetatzeko

1965eko Zeruko Argiaren lehen zenbakian Nemesio Etxanizen kronika ageri da, egutegiaz galdetuz Arantzazuko ateak jo zituenekoa. “Egutegiko orritxo orrek ez du iñor bildurtzen eta poliki-poliki gure erria euskeraz irakurtzen oitzan da”. Hala zioen eraikin santuko arduradunak euren egutegiaren funtzioaz galdegindakoan. Ideia horretatik abiatuz tesia egin zuen Ana Eizagirre EHUko irakasle eta ikerlariak orain 10 urte Euzkel-Egutegiya-ren inguruan. Eredutzat ahozko hizkuntza hartzen bazen ere, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, egutegiok, dotrinak iragarritakoekin eta bertsopaperekin batera, orduko irakurketak ziren. Herri hezkuntzan eta herri irakurketan eragin handia izan dute horma-paperok, gaztelaniaz alfabetatuta zegoen gizartean euskararen gotorleku bilakatu baitziren, eta egunero egutegiko papertxoa kentzeko ohitura ezarri baitute Euskal Herriko etxe askotan, belaunaldiz belaunaldi familia erritual bilakatuz paperaren atzealdeko irakurketa sukaldeko mahaiaren bueltan egitea.

Euskal Herri euskaldunago baten alde lan egiteko konpromisoa hartuta, ARGIAk ere bere aletxoa jarri zuen 90eko hamarkadaren hasieran horma-egutegia kaleratuz, eta hala egiten jarraituko du beste urte batez bederen, 2020ko “takoa” prest baitago urte berria istorio berriekin hasteko.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • Harrera euskaraz
  • Kultura lana da baina lanaren traje itxian kabitzen ez dena
  • Egin ARGIAkoa euskaraz bizitzen laguntzeko
  • “Kultura libreak ez du esan nahi kulturgileek bere lanagatik kobratu behar ez dutenik”
  • Egin ARGIAkoa belaunaldi berriak bultzatzeko

Iruzkin berriak

  • Azoka analogiko baten abantailak | Boligrafo gorria(e)k Elixabete Garmendia eta Josu Landa: euskal kazetaritza konplexu, eta aitzakien gainetik bidalketan
  • Durango liburu eta diskoetatik harago • ZUZEU(e)k Durango liburu eta diskoetatik harago bidalketan
  • Durangoko Azokan ARGIAren agenda | ARGIAren barrenak(e)k Katalogo bat baino zerbait gehiago bidalketan
  • Katalogo bat baino zerbait gehiago | ARGIAren barrenak(e)k Durangoko Azokan ARGIAren agenda bidalketan
  • Katalogo bat baino zerbait gehiago | ARGIAren barrenak(e)k Durango liburu eta diskoetatik harago bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA