Astean asteko portada: 1977ko apirilaren 10a

argia
0

[Koldo Izagirre] Txistua, aurreskua, jantziak, baserria… Aldikal errepikatzen den ikonografia dugu, kutsu folklorikoa ezabatzeko ez da aski estiloen desberdina, eraikinari gurutze bat eranstea nahikoa genuke gerraurreko edozein aberri eguna oroit dezagun. Aberria, folklore? Proposatzen zaigun definizioak ere horretara garamatza, aberria askatasunaren irrintzia dukegunez.

Euskal herritarrek behin eta berriz eskatutako amnistia osotik urrun zegoen 1977ko martxoan Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen Amnistiaren Dekretua. Delituak sailkatuz eta katramila juridikoak erabiliz, atzeratu egin nahi izan zuen presoen kaleratzea, amnistia ez batzitekeen izan euskaldunek eta oro har estatu osoko ezker indarrek irabazitako borroka: hauteskundeak zetozen laster.

Aberri batek behar izaten ditu bere apaingarriak, bere meza santuak eta bere kermeza laikoak. Desfile armatuak egitea baino egokiagoa da, noski, aurreskua dantzatzea.

Aberria folklorea hondatzeko asmakizuna da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA