ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
- Kultura lana da baina lanaren traje itxian kabitzen ez dena
- Egin ARGIAkoa euskaraz bizitzen laguntzeko
- “Kultura libreak ez du esan nahi kulturgileek bere lanagatik kobratu behar ez dutenik”
- Egin ARGIAkoa belaunaldi berriak bultzatzeko
- Elixabete Garmendia eta Josu Landa: euskal kazetaritza konplexu, eta aitzakien gainetik
Iruzkin berriak
- penyerang.net(e)k Egin ARGIAkoa eraldaketa soziala bultzatzeko bidalketan
- Permana Skincare Review(e)k Egin ARGIAkoa eraldaketa soziala bultzatzeko bidalketan
- Clear Cut Keto Review(e)k Egin ARGIAkoa eraldaketa soziala bultzatzeko bidalketan
- دکوراسیون داخلی کلاسیک(e)k Egin ARGIAkoa eraldaketa soziala bultzatzeko bidalketan
- Jared Pickett(e)k Egin ARGIAkoa eraldaketa soziala bultzatzeko bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
Iragana betaurreko moreen begietan
Atalak: 1919-2019 mendeurrena
[Miren Osa Sakona] Martxoaren 8ko greba feminista abiapuntu hartuta, iraganera begiratzea ariketa interesgarria bezain etsigarria izan daiteke: nondik gatozen gogorarazten laguntzen duelako batetik, egun harrotasun gutxirekin erakutsiko genituzkeen pasadizoak azaleratzen zaizkigulako bestetik.
Lerrook osatzeko maiz egin ohi dugun bezala, gaurkoan ere ARGIAren artxibo historikoa miatzen aritu gara. Betaurreko moreak tinko jarri eta lehen artikulu “feministaren” bila hasi gara. Aurkitu dugun ala ez amaieran jakingo duzue, prozesuan aurkitutako bitxikeriek aipamen berezia merezi baitute.
Nork sinetsi dezake Kennedytarrak Zeruko Argiaren azalean atera zirenik 1963an? Ba halaxe da, eta argazki hori da emakume bat azalean ateratzen den adibide bakanetakoa 60ko hamarkadan eta 70eko hamarkadaren hasieran. Kennedytarren senide jaioberriaren bataioa da albistea, eliza baten atarian, senide guztiak haurraren inguruan agertzen direla. Hau da, ama izateagatik eman zioten protagonismoa Pat Kennedyri.
Emakumearen izenik aipatu ere egiten ez zuten argazkirik ere bada. Hala dio 1970eko urriaren 18ko argazki oinak: “Pompidou, bere emaztea eta Podgorny, Frantziako Lehendakaria Moskura eldu zan garaiean. Pompidou jaunak ba du zer jorra turik Rusia aldean!”.
Dena ez da, baina, hain ezkorra. 1960an hasi zen Zeruko Argia “Aizan´No” atala argitaratzen. Lore sinadurapean idazten zuena modaz aritzen zen gehienbat, eta ukitu berezia zuen idazteko orduan: emakumezko irakurleei noka zuzentzen zitzaien, aholkuak emateko eta ideiaren bat nabarmentzeko. 1970ean Lurdes Iriondo Zeruko Argiaren azalean ageri da Ez Dok Amairuko gainontzeko kideekin, Donostian emandako kontzertu batean. Musikari gisa izendatzen du garai hartan hilabetekaria zen Zeruko Argiak, eta emakume soil baino, taldeko ikur bezala adierazia da.
70eko hamarkada erdialdean-bukaeran hartuko zuten erredakzioaren martxa Elixabete Garmendia, Pilar Iparragirre eta Lurdes Auzmendik eta astindu ederra eman zioten genero ikuspegitik Zeruko Argiari.
Lehen begi kolpean 100 urteotako balantzea ez da oso ona, eta genero ikuspegiaren hutsunea nabarmena. Eskuotan –edo pantailan– duzuen aldizkariarekin alderatuz, zerbait ikasi dela ezin uka daiteke.