Informatzen jarraituko dugu
[Itsaso Zubiria Etxerria] “Oso kezkatuta gaude”. Hitz horiekin erantzun dit ARGIAko lantaldeko kide batek martxoaren 20an, Lander Arbelaitz kazetaria epailearen aurretik pasa dela eta zer moduz joan den galdetu diodanean. Epaiketara iristeko arriskua dago, zergatik eta kazetaritza egiteagatik, informatzeagatik. Arbelaitz 2018an Donostiako kaleetan izandako hizkuntz eskubideen urraketa bat jaso eta informatzeagatik eraman dute auzitara. Herri honetako langile publikoengana euskaraz...
Read MoreIsilarazteko enegarren saiakera
[Miren Osa Galdona] Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik. Hau da, kazetaritza egiteagatik. Horratx Lander Arbelaitz epailearen aurrean jartzeko arrazoiak. Beste garai bateko kontua dirudien arren, 2019ko martxoan gertatu berri da. XXI. mendean. Ez da, ordea, botereak azken urteetan ARGIAri emandako lehen “abisua”. 2013ko Donostiako AskeGunean Arbelaitz berari eraso egin zioten ertzainek. Mugikorra kendu, lurrera bota eta lehen lerrotik bortizki...
Read MoreAsteko portada hautatua: 1978ko otsailaren 12a
[Koldo Izagirre] Ez, ez, ez, zentral nuklearrik ez! Hala zioen herriak, egun algara bihar aldarri egiten duen jende multzo horrek, datu zientifikorik behar gabe susmoz, intuizioz eta eskarmentuz biztanle izatetik herritarra izatera heltzen den kontzientzia horrek. Nuklearrik gabe, azak jaki. Nuklearrik gabe, kandelak argi. Hala zioten gure klase sozial betijator eta zentzudunaren ordezkariek leize zuloetara itzuli behar izanen genuelako mamua inarrosiz, herria adin eta adimen politikorik...
Read MoreMaitane Gartziandia: Diseinuaren tripak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sergio diseinatzaileari agur esan genion pasa den urrian, baina ez diogu orain arte inori ongi etorririk egin, eta aldizkariaren diseinuak aurrera jarraitu du. Aurrera jarraitu bakarrik ez, 100. urteurreneko ale bereziarekin batera mantxeta aldatu zuen Argiak (Gartziandiaren lana da hau), diseinu aldaketa egin du astekariak, eta baita Larrun hilabetekari monografikoak ere. Onintza Iruretak idatzitako Berdea da more berria liburuaren azala ere Gartziandiak egin zuen....
Read MoreEuskaltzaindia: Ehun urteko bidelaguna
[Miren Osa Galdona] Espainiako Gobernuko presidenteak euskararen akademiara egindako bisitak eraman zuen Euskaltzaindia aurreko asteetan hedabideetako lehen lerroetara. Pedro Sánchez izan da Euskaltzaindia bisitatu duen Espainiako lehen estatu burua erakundeak martxan diharduen 100 urteetan. Aitzakia franko izango zituzten aurreko agintariek hitzorduari muzin egiteko; ordea, “denbora falta” ez dirudi azalpenik egokiena ausentzia justifikatzeko. 100 urte bete ditu aurten Euskaltzaindiak....
Read More
Iruzkin berriak