Argia Eguna, urriak 1: Puntadaz puntada, txikitik eragiten jarraitzeko

argia
0

Kartela a2 ona 72Usurbil eta Oñatiren ostean, Ondarroaren txanda heldu da. 2014an berpiztu genuen Argia Eguna, eta hirugarren edizioa Euskal Herriko bailararik euskaldunenera eramango dugu, Lea-Artibaira, “Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten” goiburuarekin. Urriaren 1a (larunbata) hautatu dugu horretarako. Egun osoan, hainbat ekimenez beteko dugu Ondarroako Itsasaurre plaza. Denerako tartea izango da: jolasa, hausnarketa, musika, berriketa… Aurreko urteetan bezala, eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu dugu egitaraua. Eskerrik beroenak haiei.

 

 

 

Hau da 2016ko Argia Egunaren egitaraua, xehe-xehe:

ARGIA EGUNA, URRIAK 1, Ondarroako Itsasaurre plazan

  • 10:00 OROIMENAREN TXANGOA SATURRARANERA
    Ondarroako Historia Zaleak elkartearekin
  • 11:00 ONGIETORRI EKITALDIA
  • 11:15 JOLAS HEZITZAILEAK
    Eskulanak, jolas erraldoia, zesta-punta, Nendo Dango, hankapaluak, dantza tailerra…
  • 11:15 HERRI ERAGILEEN AZOKA IREKIERA
    Azokaren barruan Bizi Baratzea liburuaren gunea eta Jakoba Errekondoren kontsultategia egongo dira.
  • 12:00 ARGIAZALEEN TOPAKETA
  •  14:30 HERRI BAZKARIA + BERTXIO BERTSO SAIOA
    Eskualdeko eta garaiko produktuekin osatutako menua: entsalada (Lea-Artibaiko nekazari ekologikoen produktuekin), marmitakoa (Ondarroako Uxola elkarteak egina), euskal pastela, kafea, edariak.
    Bazkalostean Bertxio, twitter bidezko bertso saioa, Iratxe Ibarra, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitiarekin.
    Bazkari+bertso saioaren prezioa: 15 euro (langabetuek, langile prekarioek eta ikasleek 12). Txartelak eskuratzeko: ARGIAn (943-37 15 45 edo denda@argia.eus)
  • 17:00 ANTZERKIA: ABARKA
    Abarka taldeak Argia Egunerako beren-beregi sortutako antzezlana: Argi-uneak
  •  18:00 EUSKAL HERRIKO III. NORTASUN AGIRI ARROTZ JAURTIKETA
  •  19:30 KONTZERTUAK
    Jon Basaguren
    Occhi di Farfalla

Goiz osoan, bazkalordura arte, kale giroa: txistulariak, trikitilariak, batukada, erraldoiak…

Egun osoan Trantsizioak erakusketa izango da jai-gunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA