Euskal Herria lurraldez lurralde: herriak eta auziak

argia
0

Uda honetan Euskal Herriko txokoak barne-barnetik ezagutzeko aukera daukazu ARGIAren bidez. Abuztuaren 8tik aurrera, lurralde bakoitzari buruzko informazioa eskainiko dizugu egunez egun.

Udako etenaldia probestuz, aste osoan zehar Euskal Herrian barna birtualki bidaiatu ahal izango duzu Argia.eus-en. Abuztuaren 8tik aurrera lurralde bakoitzari egun bat eskainiko diogu oso-osorik gure azalean, bertako herriak ezagutu eta haietan izan diren problematika eta borroken berri jakin dezazun.

Horretarako, gurean ibilbide luzea egin duen Ihesi saila arakatzen aritu gara eta albisteen hemerotekari ere errepasoa eman diogu. Nafarroan zein txango egin dezaket? Nolako laborantza eredua aurkituko dut Ipar Euskal Herrian? Nola dago frackingaren afera Araban?

Galdera horien inguruko erantzunak aurkituko dituzu, besteak beste, datozen egunetan:

  • Abuztuak 8: Araba
  • Abuztuak 9: Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa
  • Abuztuak 10: Bizkaia
  • Abuztuak 11: Gipuzkoa
  • Abuztuak 12: Nafarroa

Astea igarota, ARGIAk aktualitatearen berri ematen jarraituko du ohi bezala, webgunearen eta sare sozialen bidez abuztuaren 16tik aurrera, eta astekarian iraileko lehen alearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA