Argia Eguna 2016: egitaraua finkatzeko batzarra ostegunean Ondarroan

argia
0
blogerako2
Aurten ere ez da musika emanaldirik faltako Argia Egunean (argazkia: Dani Blanco)

Lea-Artibaiko eragile eta harpidedunekin izan ditugun bileren ondoren, iritsi da urriaren 1ean nolako festa egin nahi dugun erabakitzeko momentua.

Ekainaren 16an batzar irekia egingo dugu Ondarroan Argia Eguneko egitaraua xehatu eta hemendik aurrerako lanak finkatzeko. Arratsaldeko 19:00etan bilduko gara Kofradia zaharrean Lea-Artibaiko talde, harpidedun eta Argiazaleak.

Urriaren 1ean ospatuko dugu Argia Eguna Ondarroan eta eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu nahi dugu egitaraua. Lehen bilerak apirilean eta maiatzean egin genituen Mutrikun, Markinan, Lekeition eta Ondarroan. Ideia zaparrada jaso genuen, baita bestelako festa bat egiteko indarra eta gogoa sumatu ere.

Argia Egunarekin, denon artean jai parekide, jasangarri eta herrikoia antolatzea posible dela erakutsi nahi dugu. Bestalde, Euskal Herriko eskualde euskaldunenean ARGIAk behar duen lekua eta babesa izatea ezinbestekoa zaigu gure proiektu komunikatiboa aurrera eramateko.

Batzarraren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero edo Argia Eguna antolatzen lagundu nahi baduzu baina bileratara gerturatzerik ez baduzu, jarri gurekin harremanetan sustapena@argia.eus helbidera idatzita edo 943371545 telefonora deituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA