Debagoienako harpidedun eta Argia zaleekin bilerak

argia
0

Kartela_A3

 

Komunitatearen babesa da gure independentziaren giltza. Harpidedunak, publizitatea jartzen duten komertzioak, laguntzak ematen dituzten erakundeak, ARGIAn idazten duzuen kolaboratzaile eta blogari sarea, informazioa helarazten diguzuen herri mugimendu eta eragileak…

Bilera dinamika abiatuko dugu komunitatearekin. Helburua: ARGIAn zertan ari garen aurrez aurre azaldu, harremana garatu, iritziak jaso eta aurrera begirakoa denon artean marrazten joatea da.

Debagoienatik hasiko gara. Zergatik? Donostialdearen ostean, Euskal Herri osoan ARGIAren harpidedun gehien biltzen duen eskualdea delako. Keinu txiki honekin babes hori eskertu nahi dugu.

Gauzak horrela, lau bilerata dei:

Bergaran, maiatzak 6 asteazkena, Irizar Jauregian 19.00etan.
Arrasaten, maiatzak 7 osteguna, Jai Zale tabernako elkartean, 19.00etan.
Aretxabaletan, maiatzak 13 asteazkena, Loramendi euskara elkartean, 19.00etan.
OƱatin, maiatzak 14 osteguna, Eltzian, Eteo Zaharra 19:00etan.

ARGIAn ilusioz beterik ari gara lanean, eta proiektua etengabe berraztertzen ari gara. Eragiten jarraitu nahi dugu, eta horretarako komunitatea indartu eta kolektiboki jardun nahi dugu, ARGIA osatzen dugun guztion elkartzetik abiatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA