Larunbatean ARGIAren alde Pirritx, Porrotx eta Marimotots Usurbilen

argia
0

PirritxetaPorrotx_14-4

Larunbatean ARGIAren alde, Usurbilen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da Usurbilgo Oiardo Kiroldegian. Beren lan berria aurkeztuko dute eta bi saio izango dira: 16:00etan eta 18:30ean. Aurretik 7 euro balio du sarrerak, eta egun berean 8. Sarrerak ARGIAra deituta (943 371545) edo sustapena@argia.com helbidera idatzita eskura. 12 hilabete arteko haurrak doan sartu ahal izango dira. Usurbilgo ARGIAren adiskideak taldeak antolatu du, eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik!

Salmenta puntuak:

Usurbilen: Bordatxo Tabernan, Marije arropa dendan.

Hernanin: Leokadisti liburu dendan.

Lasarte-Orian: Artizar tabernan.

Martutenen: Arantzazuko Ama ikastolan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA