‘Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?’ Mahai-inguru musikatua
Usurbilgo Sutegi kultur etxean Independentzia ikusmiran. Zein estrategia behar du Euskal Herriak? mahai-inguru musikatua antolatu dugu asteazkenean, irailaren 24an arratsaldeko 19:00etan. Bertan arituko dira Asier Blas Mendoza politologo eta irakaslea eta Iñaki Antiguedad Auzmendi hidrogeologia katedradun eta Amaiurko parlamentari ohia. ARGIAko kolaboratzaileak dira biak. Lurraldetasuna, desobedientzia, bake prozesuaren ataka, herrialde independentisten arteko konparaketa… Afera horiez...
Read MoreIrailaren 26an kontzertua Lasarte-Orian, ARGIAren alde
Puntako musikari hauek ARGIAren aldeko kantaldia eskainiko dute irailaren 26an (ostirala) Lasarte-Orian (Kultur Etxeko auditorioan), 22:00etatik aurrera: – Mikel Urdangarin – Anari – Pier Paul Berzaitz – Petti – Estitxu Pinatxo – Alboka Taldea – Bide Ertzean – Jon Basaguren Sarrera: 15 euro. Saltokiak: Lasarte-Orian: Argian, Jalgin eta Kulturetxean. Hernanin: Oinddi eta Txili...
Read MoreArgia Eguna irailaren 27an Usurbilen – Egitaraua osorik
Irailaren 27an ARGIA Eguna ospatuko dugu Usurbilen, Gipuzkoan. ARGIAren inguruan batzen garen komunitatea elkar ezagutu eta egun eder bat pasatzeko aukera emango digu aurten berreskuratuko dugun ARGIA Egunak. Euskaltzaleak, ARGIAko irakurleak, langileak, kolaboratzaileak, harpidedunak, blogariak, sare sozialetako jarraitzaileak… Mimo handiz prestatu dugu gure balioetan oinarritutako festa: jasangarritasun ekonomiko eta ekologikoa, parekidetasuna, lurraldetasuna, euskaltzaletasuna eta...
Read MoreArgia Eguna: Nortasun agiri espainiar/frantziar jaurtiketa txapelketa eta bola-joko zirikatzailea
Bazkalostean jolas zirikatzaileak egingo ditugu. Batetik, NAN jaurtiketa txapelketa: nork hurrunago bidali Frantziako, Espainiako zein gainerako estatuetako agiriak. Eta bigarrenik, “zer bota nahi duzu hankaz gora?” bola-jokoa: partaide bakoitzak botatzeko aukeran izango ditu hainbat erakunde, kontzeptu eta pertsonaren boloak. Kirol herrikoi hauek Unai Break erretransmitituko ditu. Errekorra 38 metroan Katalunian herriko jaietan zabaltzen ari den txapelketa umoretsu...
Read MoreArgia Eguna: bota zure gezia Argiazaleon Topaketan
12:00etan frontoian dugu hitzordua, Argiazale: harpidedunak, laguntzaileak, irakurleak, kolaboratzaileak, langileak… ezagutzeko eta elkarrekin norabidea irudikatzeko gune izango da Argiazaleon Topaketa. Lehenik, era grafiko eta umoretsuan azalduko ditugu ARGIAren ezaugarriak: komunikazio proiektua, berau egiten duen lantaldea eta harpidedun-laguntzaile komunitatea. Jarraian, talde txikitan bilduta tartea hartuko dugu norberak bere proposamenak, iritziak, bizipenak botatzeko eta noski,...
Read More
Iruzkin berriak